* Frontoia okupatuta dagoen edo ez ikusteko, bi modu daude:
1. Sarrera orrian gaurko eta biharko okupazioak ikusiko dira. Orri honetan, egutegi baten bitartez, eguna aukeratu eta ikusi botoia sakatuz, egun horretan zein ordu dagoen libre eta zein ez ikusiko da.
2. Beheko menuan, eman eguna botoiari eta egutegi baten bitartez egunak aukeratuz joanez, ikusiko duzu zein ordu dagoen libre eta zein ez.
* Frontoia erreserbatzeko, lehenik eta behin erabiltzaile moduan alta eman behar zara. Alta emateko, erabiltzaileak menura joan behar zara. Datu guztiak bete behar dira. Kontuak hartu pasa hitza zein idazten duzun, memorizatu, beharrezkoa bait da erretserbak egiteko.
* Behin alta emandakoan, erreserbatu atalera joan, beheko menuan. Hemen zure nan-a idatzi eta baita pasa hitza. Pasa hitz hau alta ematerakoan idatzi zenuena da.
* Zure NANa eta pasahitza idatzi ondoren erreserben atalera sartuko zara. Bertan lau botoi agertzen dira:
* Zure erreserbak atalean, dituzun erreserbak agertzen dira.
* Erreserbatu atalean, egutegian, aukeratu zein egunetan erreserbatu nahi duzu. Egutegiaren azpian, aukeratu zein ordutan nahi duzun. Erreserbatu botoia sakatuz, zure erreserba egina dago.
* Ezeztatu erreserba atalean, ezin baduzu aurretik erreserbatutako orduan joan, ezeztatu atal honetan erreserba.
* Iradokizunen atalaren bitartez, bidali zure iradokizuna ardunadunari.
Behin zure erreserbak egin edo ezabatu ondoren, EZ AHAZTU, SAIOA ITXI botoari ematea.
* Erreserbatu eta ez joateak, kontua blokeatuko zaio eta ezin izango du erreserba gehiagorik egin.
* Ezin baduzu joan, ezeztatu zure erreserba zure atalean.